XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta Neskax urdin-yantzia poeman egitura binario harrigarri hau: (1) 88 or..

4. Bisemiaren teknika.

Espainian 98-ko belaunaldiaren idazle gehienetan paisajeak balio berezia jasotzen du.

Gaztelaren esanahi zehatzean, eta bere paisajearen luzadura mistikoan, Unamuno-k, Azorin-ek, A. Machado-k edertasun handizko orriak idatzi dizkigute.

Paisajearen gain eginiko transposizio horretan idazle horiek euren anima erantzi, desestali digute eremuen sinfonian barne-egoerak isladatuaz.

Paisaje horretan giza malenkonia, asperdura, ezina, antsia eta beste hainbat sentimendu adierazia izan da.

A. Machado batek, adibidez, trebetasun handia du Gaztelako paisajeak biltzen duen zentzu bisemikoa jasotzeko.

Edozein poeman atxikibera gertatzen da eremuek duten bigarren semia edo zentzuzko karga emozional-animiko hori.

Aipa dezagun kasu garbi bat: .

Textu hau irakurri ondoren, irakurlea malenkoniazko sentipen sakon batez bustia bezala kausitzen da.

Elemenduak aski soilak (baino sugerigarriak) dira: ascuas, crepúsculo, cipresal (altzifreak kanposantuko zuaitzak), reposa, agua muerta....

Horien ondoren definiezina den tristurazko giroaz nagusitzen da irakurlearen arima....